Noiz ahalko dut nire gidabaimena berritu?
3 hilabete lehenagotik berritu daiteke iraungitze data errespetatua izango delarik.
Beharrezkoa al da aldez aurretiko zita eskatzea?

Bai. Mesedez, aurretiko hitzordua eskatzeko deitu 943316120 edo meditest@centromeditest.com helbidera idatzi

Zer nolako dokumentazioa aurkeztu behar dut?
Gidabaimena berritzeko NAN/DNI-a eta gidabaimena. Gainontzeko lizentzietarako NAN/DNI-a edo bizilekuaren txartela (tarjeta de residencia).
Argazkiak eraman behar al ditut nire gidabaimena berritzeko?
Ez, guk geuk egiten dizkizugu argazkiak inolako kostu gehigarririk gabe.
Etxebizitza aldatu badut, erroldaren ziurtagiria eraman behar al dut?
Ez da beharrezkoa. Guk geuk aldatzen dugu erroldaren ziurtagiririk gabe.
Gidabaimena iraungitu bazait eta nire abizenak, izena edo NAN/DNI-aren zenbakia aldatu baditut, zer egin behar dut?
Honako kasuetan ekar iezaguzu NAN/DNI-aren fotokopia eta IBILSA bertatik aldaketaren eskaera gauzatuko dugu.
Izenean, abizenetan edo NAN/DNI-an inolako aldaketarik ez badago, Trafikora joan behar al dut?
Ez, gu arduratzen gara tramitazioa egiteaz inolako kostu gehigarririk gabe eta momentuan baimen probisionala ematen dizugu gidatu ahal izateko zure baimen berritua etxean jasotzen duzunera arte.
Atzerrian gidabaimen probisionalarekin gidatzea posible al da?
Gidabaimen probisionala bakarrik estatuan gidatzeko balio du, atzerrian ez du inolako baliorik. Zure gidabaimena iraungitu bada eta atzerrian gidatu ahal izateko gidabaimen berria iritsi ez bazaizu, Trafikoan gidatzeko baimen internazionala eskatu beharko duzu.
Noiz jasoko dut baimen berria?
Eskatu eta hilabete ingurura. Ematen dizugun baimenak 3 hilabeteko balioa du.
Iraungituriko gidabaimenarekin gidatzea posible al da?
Ez, zigortua izan zaitezke. Etor zaitez ahalik eta azkarren eta momentuan gidatzeko aukera ematen dizun baimena jasoko duzu.
Gidabaimena galdu edo lapurtu didate, zer egin behar dut?
Ondorengo 3 hilabetetan iraungitzen ez bazaizu Trafikoan kopia bat eskatu beharko duzu zure NAN/DNI-a, pasaportea edo denuntzia aurkeztuz. Ondorengo 3 hilabetetan iraungitzen bazaizu aldiz, joan zaitez zuzenean IBILSAra eta bertan berrituko dizugu.
Kotxearen gidabaimena eskuratu badut eta orain motoko azterketara aurkezten banaiz, berriro egin behar al du azterketa medikua?
Ziurtagiri medikuaren balioa 3 hilabetekoa da. Epearen barruan baldin bazaude, kopia bat egingo genizun inolako kostu gehigarririk gabe.
Azterketa medikua egiterakoan, ditudan gaixotasunak edota jarraitzen ditudan tratamenduen inguruko informazioa eta datuak ezkutatzen baditut, nolabaiteko arazoak izan al nitzake?
Historial klinikoaren inguruko datuak ezkutatzeak, ondorenean istripu bat izatearen kasuan zure aseguru konpainia kargu ez egitera arriskatu zaitezke. Adierazitakoaz gain, indarrean dagoen Trafikoko normatibarekin zigortua izan zaitezke eta berriro azterketa medikua egitera behartua izan.

Zure gidatzeko baimena, armen edo segurtasun pribatu lizentzia berritu behar duzu? Mediku azterketa edota psikoteknikoa egin behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

KOKAPENA:

Manuel Lekuona kalea, 11 Behea

20018-DONOSTIA, Gipuzkoa

+(34) 943316120

meditest@centromeditest.com

ZITA ESKATU EDO INFORMAZIOA GEHIAGO ESKURATU